TXISTEA Bi mutil zeuden eta esan zuen batek: - Nire osaba bati, gerran egon zenari, tiroa begian jo zioten eta kristalezko begi bat jarri behar izan zioten. Orain begi ona estaltzen du eta kristalezko begiarekin dena ikusten du. Orduan beste mutilak esaten du: - Ba, nire osabari, gerra berean egon zenari, hatz txikian tiro jo zioten eta orain hatzaren tokian behi ditiburu bat dauka. Tabernara joaten denean kafe bat eskatzen du eta ditiburutik esnea botatzen dio kafeari. - Hara! Hori ikusteko dago! - Bai, zure osabaren begiarekin! |